Derlan: Zarauzko altxor ahaztua

“1954 eta 1962 urte bitartean jardun zuen Basor tailerrak Derlan motorrak ekoizten. Garaiko teknologia mugatuarekin, materiala lortzeko arazo handiekin eta mekanikaz ezer asko zekiten langileekin. Baina hogei langile izatera iritsi ziren garaian egunean ibilgailu bat osatzea lortzen omen zuten. Beste ekoizle batzuekin alderatuz, modelo ezberdin asko egin zituzten, urtean bat baino gehiago, garai haietan aldaketa hauek ez zirela errazak kontutan edukiz goraipatzekoa benetan. Merkatuaren aurrerapen teknologikoak, motor garatuagoak eta beste hainbat kontu izan ziren ekintzaile hauen ametsak geldiarazi zituzten arrazoiak.”

Asistentzia tailerra

Sorazu anaiek eta haien koinatu Bastarrikak Basor lantegia jarri zuten martxan, izena bi abizenen baturatik aterata. 1936 eta 1939 urte arteko gudaren ondoren, ibilgailuek gorakada izaten hasi zirenean, Derlan markako motorrak egiteari ekin zioten. 1954. urtean Sach motorraren patenteak lortuz eta hauek baliatuz hasi ziren  lehenengo unitateak eraikitzen, teknologia oso oinarrizkoarekin eta planoak eskuz egiten.

Eskuz egindako planoa

Askotariko modeloak ekoitzi zituzten, MSK 94 scooter-a adibidez, emakumeei zuzendua, izan ere,  bi alboetara xaflak zituen, gonak ez zikintzeko edota altxatzeko.

MSK 94

Beste modelo batek orga moduko bat zuen atzean, askotariko materiala batetik bestera garraiatzeko. Eta horrela, beste hainbat, izan ere askotariko erabileretako motorrak eraiki zituzten Basorren.

 

Zortzi urte inguru iraun zuen Derlan motorren ekoizpenak. 1962an asko ugaritu zen motorren mundua, mekanikoki garatzen joan zen, gero eta ibilgailu potenteagoak, azkarragoak, gutxiago kontsumitzen zutenak… Basorreko langileek berriz, beraienari eutsi zioten, eta ezin izan zioten aurre egin lehiakortasunari. Orduan, itsasontzietarako enbrageak egiten hasi ziren.

Orain dela gutxi eraitsi dute Zarautzen urte askoan zehar ahaztua izan den moto fabrikatzaile zarauztarraren eraikuntza zaharra. Iker Itxaso eta bertako langile ohiei esker berreskuratu da Derlan motorraren memoria, eta gurean izango dira horietako motor batzuek erakusten.

Enpresa zaharra garai hartako langileekin

 

Iturriak: Iker Itxaso & Zarauzko hitza

https://www.facebook.com/derlanboar/

http://urolakosta.hitza.eus/2018/01/26/gurpildun-memorian-biraka/

 

Infon bidalia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.