Delage: luxu frantziarra

Delage luxuzko automobil eta lasterketa konpainia frantziarra 1905ean sortu zen Louis Delage-n eskutik Parisen. Delahaye konpainiak 1935an erosi eta 1953an utzi zuen produkzioa. 35.000 Fr behar izan zituen eta lehen soldatak 600Fr-ko ingurukoak izan ziren.

Lehenengo enpresak bi tornu eta hiru langile besterik ez zituen, tartean Peugeot-en diseinatzaile nagusietako bat. Hasiera batean Helbé enpresa frantziarrarentzat piezak ekoizten zituen,De Dion-Bouton beste enpresa frantziar baten motorra eta Helbék muntatutako xasisarekin lehenengo modeloa osatuz Type A esanguratsua.

Delage Type A 1907

Lehenengo ibilgailu honek bi motor aukera zituen : 4.5 edo 9 zaldi potentziakoak, zilindro bakarrekoak eta De Dion-Bouton markakoak.

Lehen Mundu Gerran, bidaiarientzako autoen ekoizpena ia gelditu (armadarako lan txiki batzuk izan ezik) eta munizioa egitera pasa zen.

Gerra amaitu ondoren, auto txikietatik urrundu eta auto handiagoak ekoiztera pasa zen . 1920ko hamarkada izan zen Delage-ko “Urrezko Aroa”,. Garai hauetako lasterketetan Hispano-Suizo auto ezagunarekin lehiatzeko saiakerak egin zituen Delage etxeak, horietako batzuetan arrakasta lorturik.

Hamarkada horretan hainbat berritasun sortu zituen, hala nola 4 gurpiletan balaztak zituen autoa. Hauek baliatuz lortu zuen besteak beste Mont Ventoux.ko igoeran garaipena.
1926an DM a sortu zuen, frantziarren ikurretako bat.

Delage DM 4 1928

1930ko hamarkada D6 eta D8 en aroa izan zen, D6a enpresaren oinarria izan zelarik 1954 urtean itxi arte.
Baina 1929ko krisialdi ekonomikoaren erreakzioa iritsi eta mundu osoko luxuzko autoen salmenten beherakada nabaria etorri zen. Louis Delagek D6 aren produkzioa zihurtatzeko 25 milioiko mailegua eskatu zuen baina hori, epe laburreko kontua izan zen. Gainbehera nabariaren ondorioz, Courbevoie-ko fabrika borondatezko likidazioan sartu zen.

Baina Louis Delagek ez zuen porrotik onartzen, eta Walter Watney-k enpresariaren laguntzarekin sortu zuen Automobilak Delage (SAFAD) Société Nouvelle des Automobiles enpresa. Delagek autoak merkaturatzeko, Delahayes produkzio etxea baliatuz.  Delageren gainbehera ekonomikoaren ondorioz zuzendaritza eta eginbehar guztietatik baztertua izan zen eta pobrezian murgildu zen (1947 urtean hil zen arte).

Garai zaila zen Frantzian luxuzko auto arduradunentzat eta Delahaye etxeak, bere izenpean eta baita Delage izenpean saltzen zituen ibilgailuen kopurua jeixten joan zen 1953an produkzioa guztiz eten arte.

Delage, Hotchkiss-ek erosi zuen Delahaye-rekin batera 1954an, eta auto fabrikazioa amaitu zen.

Erakusketan ikusgai

Infon bidalia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.