Albert Llovera – Bibliografia

Albert Llovera Andorran jaio zen 1966 urtean. Gaur egun rally gidaria da baina beste hainbat kiroletan ere parte hartu izan du, eskia edo saskibaloia besteak beste.

Neguko olinpiadeetan parte hartzen zuen kirolaririk gazteena bilakatu zen 1984 ko Sarajevo olinpiadar jokoetan. Urte bete beranduago, pista berdinean, Europako kopako proba batean, istripu larri baten ondorioz gerritik beherako mugikortasun galdu zuen, eta ordutik gurpildun ahulki batean bizi eta lehiatzen da.

Sarajevoko olinpiadetan. 1984 urtea.

Ibilgailuetarako jauzia 1987an eman zuen Quad-en bitartez, hasiera batean Andorran eta ondoren Katalunian. Ordutik ibilgailu ezberdinekin abiadurako lasterketetan parte hartuz hainbat txapelketa irabazi ditu.

Bere ibilbideko pausu esanguratsuenetariko bat 2001 urtean eman zuen, Fiat etxearen bitartez, gazte mailako munduko rally txapelketan (JWRC) lehiatuz. Gaur egunean ere Fiat markako kotxea gidatuz munduko txapelketan dirau RX kategorian.

Motor mailako hainbat lasterketetan parte hartu du bere ibilbide osoan zehar. Dakar rally-an, ibilgailu ezberdinak baliatuz, bost urtetan lehiatu da, horietako lautan amaierara iritsiz.

2016 ko Dakarrean

Kirol arlotik at oso ezaguna egin da bere izaera, egoera eta borrokaren ondorioz. 2005 urtean “Las alas del Fénix” dokumentala estreinatu zuten bere biziaren errepaso moduan eta 2011 urtean “No limits” liburua argitaratu zuen bere bizia kontatuz.

No limits bere liburua

Gaur egun ortopedia baten jabe da eta Europa osoan zehar mugitzen da hitzaldiak emanez. Aurten munduko rallycross (RX2) txapelketan parte hartu du bere Fiat Punto Abarth-arekin.

Fiat Punto Abarth 2018

Infon bidalia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.