SEGURTASUNEZ GIDATZEKO IKASTAROAK

Gipuzkoa plazan segurtasunez gidatzeko ikastaroak eduki genituen larunbat osoan zehar. Bertan, Ford Mujikak eta Euskal Gidatze Eskola (EVF) -ren laguntzarekin, zirkuitu itxi batean teoria zein praktikaz gozatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek.

Goitia auto eskolak lagunduta, bi simulatzaile ere izan genituen, drogen eraginpean gidatzeko simulatzailea eta motorraren gainean gidatzeko simulatzailea.

Dya-koen laguntza ere izan genuen, lehen sorospenei buruzko ikastaroak eskeiniz eta hainbat material ezberdin erakutsiz.

Eta azkenik, ekitaldi ikusgarrienetakoa izan zena, iraultze simulagailua, Solozabal autoeskolari esker.